miércoles, 23 de noviembre de 2016

MORAT

 MORAT

Resultado de imagen de googleMorat taldeari buruzko informazioa bilatzea erabaki dut, izan ere, asko gustatzen zaidan talde bat denez, haiei buruzko azken berriak eta informazioa eskura izatea interesgarria iruditzen zait. 

Horretarako, Googlek eskaintzen dituen parametro eta bilaketa espezifiko ezberdinak erabiliz, errazagoa egin zait, talde honi buruzko biografia, abestiak edota bideoak bilatzea. Hori horrela, hemen eransten ditut, nire bilaketetan erabilitako zenbait teknika ezberdin:

  •  BILATZAILE ESPEZIFIKOAK

Bilatzaile espezifikoa (Twitter): Bilatzaile espezifiko honetan, tweet ezberdinen bidez, haien informazioa transmititzen dute. Girak, kanta berriak, biografia...
Hori horrela, talde honen jarraitzaileek beraiei buruzko informazioa eskura izango dute.




Bilatzaile espezifikoa ( Youtube):  Bigarren bilatzaile espezifiko honetan, talde honek sortutako abestiak aurkitzen dira gehienbat, beraiei buruzko informazio eta egindako elkarrizketez gain. Horrela, jendeak haien egindakoak ikus ditzakete.




  • PARAMETROAK                                                                                                                                                                                                                                                                                                    Parametrorik gabeko bilaketa: Bilaketa honetan, paramotrorik jarri ez dugunez, haiei buruzko informazio orokorra agertzen da, bilatu nahi dugun informazio zehatzik gabe. hau da, denetarik agertzen da bilaketa honetan : biografia, abestiak...                                                                                                                                                         

OR parametroa: *Morat Or Barcelona*, idatzi dudanean, bi gaiei buruzko informazioa agertu zait, izan ere, parametro honen helburua, aldi berean bi informazio bilatzea da. Beraz, Morat taldearen informazioa eta Bartzelonari buruzko informazio agertu bilatu ditut aldi berean.



+ Zeinuaren parametroa: Zeinu hau erabiliz gero,gai bati buruzko   informazio zehatzago bat lortuko dugu. Hau da, *Morat + canciones* jarritakoam,  morat taldearen abestiak zeintzuk diren aurkitu ditut oso zehatz eta argi. Honek, informazioa era errazago eta argiago batean bilatzeko aukera ematen digu gure lanetarako.

ONDORIOAK:

Hainbat teknika berri eta erabilgarri landu ditugu informaioa bilatzeko, hala ere, niri gehien balio izan didatenak, ondorengo hauek izan dira.
 Alde batetik, +zeinua , izan ere, honen  bidez, gaiari buruz beharrezko eta interesgarria iruditzen zitzaidan informazioa aurkitzea lortu dut.

Bestetik, OR zeinuak, bi bilaketa aldi berean bilatzeko teknikak, bilaketa arinagoa lortzeko aukera eman dit.

Azkenik, nahiz eta goiko parametroetan aipatu ez dudan arren, kakotxoen zeinua interesgarria iruditu zait, bilatu beharreko informazioa bere osotasunean bilatzen duelako, hau da, esaldi guztia bilatzen duelako, hitzak bakarka bilatu beharrean.

Ondorio bezala, eta gai honetatik ikasitakoari dagokionez, uste dut, oso baliagarri eta beharrezkoak direla, teknika hauen erabilpenak lantzea, batik bat, gure lanetarako bilaketak errazago eta zehatzago bidera ditzagun. 

Horrez gain, beti gabiltzanez, informazio orokorra bilatzen, Googlek eskaintzen dituen tekniken bidez, berri zehatzagoak aurkitzeko laguntza gisa balio dute. 

Beraz, teknika hauek ezagutzen ez nituenez, oso erabilgarriak direla eta nire etorkizunerako beharrezkoak izan daitezkeela konturatu naiz. Hori horrela, orain bilaketa zehatzagoak egiteko eta horrekin batera, lanak errazteko aukerak ahalbidetu dizkidate teknika hauek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario